Konplize ditut eta (Mikel Markez eta Aire Ahizpak) ahotsbakoa

2020-05-30
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/afZa5wesfE8 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hitzak: Uxue Alberdi Doinua: Mikel Markez I Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, atletak, herrenak: konplize ditut eta maite ditut denak. IV Lotsatiak, ausartak argalak, gizenak, iletsuak, soil-soilak, marimutilenak, katemeak, gorilak panterak, zezenak: konplize ditut eta maite ditut denak. II Langileak, alferrak, lanik ez dutenak, tuntunak, mediokreak, klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak. V Markesaren alabak, neskame gizenak, printzesak ta sorginak, ogroak, sirenak, Maritxuak, Bartolo itxura dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak. III Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen onenak ta umeen merienda usaina dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak. VI Lehen munduko emeak, kapitalistenak, lur usaia daukaten andre indigenak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak