Jonjo Agirre: "Publikotasuna Espainiako parametroetan planteatzen da hemen"

2023-01-11
Hezkuntza estrategikoa da edozein herriarentzat. Euskal Herriaren eta euskararen kasuan, ezin argiago ikusten da. Gaia pil-pilean dago. Izan ere, lege bat onartu nahi dute Euskal Herriaren ipar-mendebaldean, oso kaltegarria izateko itxura guztia duena; ikastolen kontrako erasoak eta gorrotoa areagotu dira ezker-eskuin; ingelesa euskararen kontrako armatzat erabiltzen da, eta abar, eta abar. Gureberriak Jonjo Agirrerekin izan da. Izan ere, hezkuntzari dagokionez, Agirrek badaki zerbait, oso kezkatuta dago eta oso aktibo ageri da sare sozialetan, iritzi-artikuluetan eta bestetan hezkuntza dela eta.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak