Gazte Akelarrea 2018 | Ekitaldi politikoa

2018-04-02
"Eguneroko su txikiz" independentziaranzko bidea argitzeko deia egin dute Ernaik eta Aitzinak. Independentziaren alde borrokan jarraitzeko deia egin diete hurbilduriko gazteei Lur Albizu Etxetxipia eta Aitor Servier Etxetxuri bozeramaileek: "Mundu gris hau hamaika zatitan zartaraziko dugu, eguneroko su txikiz independentziaranzko bidea argitzeko". Euskal Herri askearen aldeko bidea sozialismotik eta feminismotik eraikitzeko deia egin dute, betiere eguneroko lanari erreferentzia eginez: "Euskal Herri aske, sozialista eta feminista dugu helburu, eta hori eguneroko borrokarekin lortzen da; txinaurri lanari esker, ez bestela".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak