Sandersek zehaztasunez ohartarazi zuen Trumpen estrategia iruzurtiaz

2020-11-04
Alderdi Demokratako hautagai aurrerakoiena izandako Bernie Sandersek hauteskundeen aurretik telebistan hitzez hitz asmatu zuen gaur gertatzen ari dena, eta bere kezka adierazi zuen. Azaldu zuenez, Alderdi Errepublikarraren eta Demokrataren bozkatzaileek joera ezberdinak dituzte posta bidezko botoari dagokionez. Alderdi Errepublikarraren jarraitzaileak estatistikoki hauteskundeen egunean bozkatzera joan ohi dira eta Alderdi Demokratako jarraitzaileak askoz gehiago dira posta-bidezko botoa baliatzen dutenak. Azpiko bideoan ikus daiteke nola Sandersek ohartarazi zuen aukera handiak zeudela, hainbat estatu gakotan, posta bidezko botoak kontatu gabe zeudela, lehenik bozkalekuetakoak kontatzen dituztenez, Alderdi Errepublikarra aurretik doanean Donald Trumpek baliatzea momentua esateko hauteskundeak irabazi dituela eta lehia faltsuki itxitzat eman. Ondoren, posta bidezkoak kontatzean estatu horietan Joe Bidenek irabazi duelakontatuz gero, ordea, ez dituela emaitzak onartuko esatea litzateke bere estrategia. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak