Martxoak 28: GUREAN GAUR albistegia

2017-03-28
GUREAN GAUR albistegia BeƱat Zarrabeitiaren eskutik, honatx gure lerroburuak - Gero eta gutxiago falta da Korrikaren edizio berria hasteko. Antolatzaileek azken xehetasunak eman dituzte gaur eta horrekin batera ostegunean Otxandiora joateko deia luzatu dute. Hamaika Telebistak jarraipen berezia eskainiko du Korrikaren inguruko guztiak zuenganatzeko. - Altsasuko auziko hiru presoak "lehenbailehen" askatzeko eskatuko dute gurasoek epaitegian. Agerraldi jendetsu batean azaldutakoaren arabera, aitortu dute itxaropena piztu diela Nafarroako Auzitegiak esan izanak auzia ez dela terrorismo gisa epaitu behar. - Eusko Jaurlaritzak 8.800 milioi euro jarriko ditu 2020ra arte, ekonomia suspertzeko bideratutako enplegu planarekin. - Nafarroako gobernuak 114 milioi euro berreskuratu ditu iruzur fiskalaren aurka abiarazitako neurriei esker - Nazioartean, Eskoziako Parlamentuak baimendu du bigarren independentzia erreferenduma egitea: SNPren eta berdeen babesarekin atera da aurrera mozioa. Gainerako alderdiek aurka bozkatu dute. Bihar aktibatuko du "Brexit"-a Erresuma Batuak. - Yeray Alvarez eta Asier Illarramendi min hartuta itzuli dira Espainiako selekzioarekin egon ondoren - Herri Urrats jaialdiaren abestia aurkeztu dute aurten. Festa, maiatzaren 14an ospatuko dute eta aurtengo kantaren musika Ken Zazpik egin du, Amets Arzallus bertsolariaren letra baliatuta. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak