Euskal Pizkundea Bizkaian

2019-03-06
Euskal Pizkundea Euskal Herriak bizi izandako garai emankorraren izena da, XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera arte luzatutakoa. Mobimentu euskaltzale hori Hegoaldeko lurraldeetan karlistaldiak galdu eta foruak deuseztatu ziraneko galera-sentimentuari dago lotuta, erromantizismoaren eragin handiagaz. Herri baten biztuera da, hilda edo menperatuta dagoen herriaren biztuera. Mobimentua kulturaren arlokoa ezeze politikoa be izan zan, abertzaletasuna sortu zan giroan kokatu behar da eta. Europako beste prozesu antzekoakaz batera gertatu zan, kasurako Katalunia eta Galiziakoekin. Euskeraren inguruko mobimentua bazan be, Pizkundean idazle eta kulturgile euskaltzale eta erdaldun batzuek be parte hartu eben. Bultzatzaileen artean, Anton Abbadia, Seber Altube, Sabin Arana, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Andima Ibinagabeitia, Sorne Unzueta (eta Emakume Abertzale Batzako beste kide batzuk), Jose Ariztimuño "Aitzol", Estepan Urkiaga "Lauaxeta", Julio de Urquijo eta Iokin Zaitegi ditugu. Bizitasun handiko garaia dogu alderdi guztietan. Mobimentu politikoa da, baina era berean globala, bizitzako arlo guztiak hartzen dituena: kultura arlo guztiak (arkitektura, pintura, literatura, musika), bizimodua, helburu politikoak (Estatutua, unibersidadea).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak