Dana D'Capricho: "Kubatik etortzean, gure musikarekin jarraitzea erabaki genuen"

2019-07-26
Duela 20 urte osatu zuen musika taldea Dana Moyak ahizpa Danirekin batera Kuban: D'Capricho taldea, hain zuzen, pianoarekin lagundutako bi ahots. Euskal Herrian bizi da gaur egun eta jaioterrian abiatutako proiektuarekin jarraitzen du. Ederto moldatzen da euskaraz, elkarrizketan entzungo duzuen moduan; Bizkaian bizi denez, orain bizkaiera ikasi nahi du. Elkarrizketa hau Ttap aldizkariaren Bizkaiko edizioaren 41. zenbakian argitaratu da. EGIN TTAP! Ttap aldizkari digital interaktiboa doan deskargatu daiteke iOS zein Android gailuetan, astero astero Gipuzkoa eta Bizkaiko edizioak kaleratzen dira eta bi astean behin Nafarroakoa. Elkarrizketa guztiak primizian aplikazioan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak