Debagoiena 2030, etorkizuna jomugan duen ekimena da. Askotariko herritarrak batu eta norabide partekatuan lanean jarri gura dituena. Herrigintza antolatua, erakunde publikoak, hezkuntza eragileak, enpresa pribatuak, kooperatibak zein herritarrak, lankidetza eta elkarlanera bultzatu gura dituena.
Gaurtik hasita, erronka konplexuei erantzun beharko zaielako. Izan klima aldaketak eraginda sortu direnei, garapen ekonomikoaren alorrari, lanaren etorkizuna iraunkor eta duina izan dadin eta baita berdintasunaren eta hezkuntzaren alorrean dituen erronka handiei.
Baina nola identifikatu erronka horiek? Eskualdeko errealitatea eta aukerak ezagututa eta herritarrei hitza emanda. Gizartearen beharrak eta kezka zein diren, gizarte horretan bizi direnek dakitelako eta elkarrekin erantzunak bilatzea, emankorragoa delako.
Debagoienean, askotariko eragileak, izaera desberdinekoak batuta indartsuago garelako, erantzun bateratuak ematea eraginkorragoa delako eta erronkei erantzuna ematea ezinbesteko.
Debagoiena, etorkizunera begira!