Euskaratu zure mugikorra | Egin eta eragin, zure hatz marka euskaraz.

2021-10-27
Pausu errraz erraz batzuk jarraituz zure telefonoa euskaratu ahal izango duzu. Lehen bereizketa: iPhone ala Androida duzu?. iPhone badaukazu, sistema ezingo duzu euskaratu baina aplikazio batzuk euskaraz ikusi ahal izango dituzu eta adi, oso gauza garrantzitsu bat, nabigatzen ari zarenean, euskaraz ari zarela adieraziko diozu zure nabigatzaileari eta honek euskara lehenetsiko du. Android bat baldin baduzu, kasuistika oso zabala izan daiteke noski, baina azken bi urteetan gehien saltzen ari diren modelo eta marka guztiak euskaratu daitezke. Hauetan gauza bat izan beharko duzu kontutan, hizkuntza bakarreko aukera ematen dizun edo hizkuntza bat baino gehiago aukeratu ditzakezun. Gehien erabiltzen diren telefono modeloen aukeraketa bat egin dugu eta hementxe erakutsiko dizugu nola euskaratu dezakezun zure mugikorra. Aukeratu zure modelo eta eman play-ari. Egin eta eragin Zure hatz marka euskaraz!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak