Zientzialari 93 - Gorka Kobeaga “Ibilbideen optimizazioa arlo zabala eta aplikazio anitzakekoa da"

2018-05-02
Orientazio Problema (Orinteering Problem, OP) matematikaren arloan aztertzen den ibilbideen optimizazio problema bat da. Saltzaile ibiltariaren problema (TSP) ospetsuaren aldaera den ibilbide-problema honen helburu nagusia ibilbidearen gehienezko luzera errespetatuz bisitatutako herrietan jasotako sarien batura maximizatzen duen ibilbidea aurkitzea da. Ibilbide-problema ezagun honen aplikazioak anitzak dira gaur egun. Izan ere, teknologia berriek eskainitako aukerak aurrera egin ahala, Orientazio Problemaren aplikazioak ugaritu egin dira. Baina, zeintzuk dira zehazki aplikazio hauek? Nola aplikatzen dira algoritmoak ibilbideen optimizazioan? Galdera hauei erantzuteko, Gorka Kobeaga BCAM zentroko ikertzailearekin izan gara. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko euskarazko informazio gehiago topa dezakezu zientziakaiera.eus orrialdean.