Iratzar Kafeak - Heteroarauaz eta genero disidentziaz

2022-09-28
Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen... Baina zer da heteroaraua? eta nola baldintzatzen du gure bizimodua? Iratzar fundazioak “Heteroarauaz eta genero disidentziaz” lemapean 10.on-line solasaldia antolatu du. Lopetegi eta Etxezarreta genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialetaz, heteronormatik kanpoko sexualitateaz, genero-identidadeaz, genero-adierazpenaz, sexu-lehentasuna bizitzen duten pertsonen babesguneaz, identifikaziorako espazioaz, homofobiaren eta transfobiaren aurkako jarreretaz eta egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz ere mintzatu dira. Homogeneo, heteronorma edo heteroarau, zis, transgenero, pertsona bitar, transitatze, hermafroditismo, subertsibotasun, mainstream, hegemoniko, ... terminoak ere argitzen saiatuko dira solaskideek.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak