Alavesek utzita, Kroaziako NK Istra taldean jokatzen du Einar Galilea gasteiztarrak. Rudes talde kroaziarrean aritu ondoren, Sochaux frantziarrera joan zen Galilea, baina 2019ko urtarrilean berriz ere Kroaziara bueltatzea erabaki zuen. Pozik dago Pula hiriko taldean, baina Euskal Herria faltan botatzen du. Konfinamendua Kroazian pasa ondoren, herrialdeko liga ekainaren 6ko asteburuan abiatuko dute, eta taldearen helburua mailari eustea izango da.
Bere bihotzeko taldea den Alavesekin 2021ra artea du kontratua, eta behin Kroaziako bigarren egonaldi hau amaituta, ez daki hurengo denboraldian non jokatuko duen. Zail ikusten du Alaveseko lehen taldean lekutxoa egitea, eta horrenbestez, begi onez ikusiko luke Euskal Herrian edo bertatik gertu dagoen talderen batean jokatzea.
https://www.youtube.com/channel/UCNMz...
Harpidetu nire kanalera, eta eman kanpaitxoari!
Jarraia nazazu Sare Sozialetan:
Twiter: https://twitter.com/IBerastegi
Instagram: https://www.instagram.com/iberastegi/
#EinarGalilea #Alaves #IñakiBerastegi #Futbola #Gasteiz #Kroazia
#NKIstra