Bixente Martinez, "Txoria buruan eta ibili munduan". LP/CD berria berria kalean

2021-10-01
https://elkarmusika.eus/diskak/lpcd-txoria-buruan-eta-ibili-munduan/ Bixente Martinez gitarra-jotzailearen lehen bakarkako lana da “Txoria buruan eta ibili munduan” eta Oskorri taldearen errepertorioko kantuetan oinarritua dago. Lan honen ideia 2020ko konfinamendu gogorreko egunetan sortu zen. Denok etxean sartuta egotera behartuta egon ginen une haietan, gitarra hartu eta doinu eta aire ezberdinekin hasi zen jolasten. Eta oso modu naturalean Oskorriren kantu hauek etorri ziren bere eskuetara. Oskorriren errepertoriotik ateratako kantu hauek biluztuak izan dira, beren barruko esentziaren bila, eta hortik hasita eraiki dira moldaketa berriak. Askotariko kantuak topatu daitezke lan honetan. Adibidez, “Aita semeak”, “Ostatuko neskatxaren koplak” edo “Gu gaituzu Oskorri” kantu ezagunak; haurrei dedikatutakoak, “Txalopin txalo” edo “Din dan, nor hil da”, eta baita “Axuri beltza” dantza ezagunaren bertsio apurtzailea ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak