Kale erabilera Bortzirietan, ondorio nagusiak Maialen Iñarrarekin

2020-10-16
2020ko irailaren 4an, ortziralearekin, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, urtebete lehenago Bortzirietan hizkuntzen kale erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren. Maialen Iñarra, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria, Lesakako Harriondoan izan zen emaitza eta ondorio nagusiak aletzen. Izan ere, bera arduratu zen 2019ko neurketa zuzentzeaz. Saioaren bukaeran, eta aurkeztutako emaitzen argitara, bertaratuek euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasun eta erronkei buruz gogoeta egin zuten. Bideo honetan, Maialen Iñarrak ikerketaren ondorio nagusiak laburbiltzen ditu, Bortzirietan euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasunak edo eragin eremuak agertzeaz bat. - Bideoa: http://www.katubi.eus musika: kariatida
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak