MODESTO NEWHOUSE - 2020 Martxoa

2020-05-21
"Modesto Newhouse izen artistikoaren atzean Xabier Etxeberria ageri da. Talde proiektu ezberdin ugaritan aritua, beti izan du bere kasa musikaren munduan murgiltzeko eta esperimentatzeko joera. 2020 MARTXOA abesti eta bideo honekin eman du jendaurrerako urratsa bere proiektu pertsonal berriarekin. Soinu diseinu baten bila hasi duen ibilbideko lehen urratsa eta ondoren etorriko direnak ere zentzu horretan emandakoak izango dira. Ikus-entzunezko honen elementu bisuala Iban Zubeldiak sortu du kantuak iradoki dionetik abiatuz. Hasierako zatian, geldirik leku batean, inguruko zaratak eta mugimendua gailentzen denaren sentsazioa ematen du, atmosfera pisutsu batean. Ondoren trantsizio-trance luze baten murgiltzen da, hasierako atmosferatik aldatzen, baina berri batera iritsi gabe, aurreko pisu eta karga pixkanaka, arinduz, flashback remanente batzuekin. Eta amaiera aldera gitarra sarrera melodikoarekin, dena enfokatzen eta zentzua kontzentratzen da, argitasunean amaituz". Modesto Newhouse, 2020ko maiatzak 21.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak