Maite Gonzalez

2021-10-18
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/maite-gonzalez-esnal/ *** Ategorrietan jaioa, bertako eskola publikoan ikasi zuen. Ama Irungoa zuen, jostuna, eta aita donostiarra. Bi senidetan zaharrena da. 13 urterekin denda batean hasi zen lanean, eta akademia batean administrari-lanak ikasi ostean hainbat bulegotan jardun zuen. Ezkondu egin zen, eta senarraren lanarengatik Bartzelonara joan ziren bizitzera: Filosofia eta Letrak ikasi zituen han. Joan aurretik euskara ikasten hasi zen, eta bueltan jarraitu egin zuen: batez ere semearekin joan zen soltatzen. Hainbat liburu idatzi ditu eta idazketa-tailerrak ematen ere aritu zen. Irakurle taldeak gidatzen ditu. Euskal idazleen Elkarte idazkaria izan zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak