Herriari kantuz

2022-04-07
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Herriari kantuz: Lurrarekiko lotura, herrian barne joskura. Lilia behin eta berriz loratzen duen (h)ura. Kantu baten irria, herritarren lokarria. Doinu baten baitako askatasun hazia. Mendeetan zehar irauteko eman dira mila pauso. Izaterik behintzat ez digute ez ukatuko. Mundua nire hitzez margotuz, munduari kantatuz. Hizkuntza arnastea, herria dantzatuz maitatzea. Lurrak, ohiturak, lagunak; lehengoak ta oraingoak. Ama berdinetik sortutako guziak. Izan zirenen eta izanen direnentzat, oroimenaren bitsan: ate ororen giltza. Mendeetan zehar irauteko eman dira mila pauso. Norabide bereko kolore, sustrai, arnas ta hauspo. Mundua nire hitzez margotuz, munduari kantatuz. Hizkuntza arnastea, herria dantzatuz maitatzea. Gure kulturarekiko eta naturarekiko dugun lotura oinarritzat hartuz sortutako kantua, inguruko paisaien eta bertako animalien irudiez osatutako omenaldia. Herritik herriarentzat. Hitzak eta gitarra: Jon Ollo Gitarra eta soloak: Jon Arrieta Ahotsa eta kajoia: Jaione Cordoba Ahotsa eta trikitixa: Iraia Jaurena Ahotsa eta baxua: Xabi Ariztia http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak