Uda honetan pairatu den biolentzia nagusia kapitalista eta patriarkarra dira, biak ala biak estrukturalak eta gure bizitzetan ondorio zuzenak dituztenak. Honen aurka antolatu gara eta herri ereduen arteko talkan, arrazoiak irabazi du, beste behin. Bizirik dirauen herriak, alegia. Euskal Herriko kaleak hartu ditugu, txoko guztiak kolore biziz betetzeko.
Postalen atzean bagara eta harro gaude, oraina bizitzeak ematen digulako Euskal Herria bizitzeko indarra. Aurrera euskal gazteria!