15. "Dbus eta Gabonak" marrazki lehiaketa

2021-11-02
“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat. Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko. Oinarriak: https://labur.eus/93s0P
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak