Zientzialari 77- Jone Uria: “Matematika teorikoaren eta aplikatuaren arteko bidea norabide bikoa da”

2017-10-04
Kontzeptua abstraktoak neurtzen dituen zientzia zehatza da matematika. Horretarako, ezarritako arau logiko batzuetatik abiatu, teoriak osatu eta berauekin zer demostratu daitekeen eta zer ez frogatzen saiatzen dira alderdi teorikoan lan egiten duten matematikariak. Baina zer dira zehazki definizo, teorema eta frogapen matematikoak? Zein da esparru teorikotik aplikaturako bidea? Matematika teorikoaren inguruan gehiago jakiteko, UPV/EHU-ko matematikaria den Jone Uriarekin izan gara. Bere esanetan, matematika teorikoaren eta praktikoaren arteko lotura norabide bietan ematen da, hau da, badago teorematik abiatu eta horri aplikazioa bilatzen dizkionik, baina baita erabilera bat azaltzeko teoria garatu behar izan duenik ere. ‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.