MusikaZuzenean TB #139: ZarataZarautz irratsaioa ezagutzen
2021-04-22
https://hamaika.eus | MusikaZuzenean Telebista saioaren 139. zenbakian atal berri bat jarriko dugu martxan. Hilabetero irrati saio bat ezagutuko dugu, eta lehen atal honetan Zarautz herriko Arraio Irratiko Zaratazarautz saioarekin egin dugu lankidetza. Hardcore eta punk giroak lantzen dituen saioa da honakoa, zarata delarik musika joera nagusia!