Hiru ardatz LABeko Udal eta Foru administrazioetako ordezkarien batzarra Altsasun

2022-11-11
Gaur, azaroak 10, Euskal Herriko toki administrazio ezberdinetako LABeko ordezkariok Altsasun bildu gara. Sektore anitza osatzen dugu. Ehunka udal, aldundi, mankomunitate, udal zein foru enpresatako beharginak ordezkatzen ditugu eta berebiziko garrantzia dauka Nazio Batzarra bezalako markoak partekatzea. Asko izan dira landutako gaiak. Eztabaida aberats eta bizia izan dugu. Besteak beste, hauteskunde sindikalen erronkaz eta ekintza sindikalaren berrindartzeaz aritu gara. Udal eta aldundietako langileen artean mobilizazio-ildo eraginkorra antolatzeko konpromisoa hartu dugu 3 ardatzen inguruan: enplegu publiko duina (egonkortasuna; pribatizazioen aurkako dinamikak; plantilen gaztetzea sustatzeko aurre-erretiroa laguntzeko diru-pizgarriak), eros-ahalmenaren bermea eta, langile publikoon lan baldintzak berton negoziatu eta erabakitzeko eskubidea. #PUBLIKOetaINDARTSU #SORTUetaEGONKORTU #BertonERABAKI
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak