Barruan dugun umea (Julen Alonso eta Eneritz Aulestia)

2017-11-21
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Lo hadi txutxurunbele Dion sehaska kantua Lokartzekotan nengonean Gurasoek abestua Gertutik ahots goxoaz Laztan eztiz lagundua Gau hoietako iluntasuna Argitzen zuen doinua. Ondoren pintxo txakurra Izan genuen laguna Lehen aldiz begi bat isten Maisua izan genuna Txuri ta beltza kolorez Koskik egiten ez duna Orain koskak non nahi ditugu Nor ote da erruduna. Uztaila gora ta gora Doa lurretik zerura Huraxe ondo mugitzea Soilik genuen ardura Uztail barruan preso Egotearen gezurra Salto batez aske izan nahi dut Haur jokuetan modura. Heldu izan nahi genuen Nerabezaro desira Zahar guztiei eroi modura Egoten ginen begira Orain aldiz begiratuz Umeek duten argira Sarritan itzuli nahi dugu Dena eder zen aldira. Haurtzaroko doinuekin Iragana berpiztea Argazkian ikusten dugun Haurtxo hori oroitzea Beti heldu izatea Ez denez inon legea Mesedez etzazu preso utzi Barruan dugun umea
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak