Salbuespenezko espetxe politika aldatzea premiazkoa da Etxeraten ustez

2018-06-15
Etxeratek espetxe politika aldatzeko eskaera egin du berriro, prentsaurreko jendetsu batean, eta Urtzi Errazkin eledunak esan du ETAren desegitearen ondoren ez dagoela "aitzakiarik" aldaketa hori egiteko. Hain justu, ETAren desegitea urrats garrantzitsua izan zela nabarmendu du Errazkinek. Baina horrek ekarri behar zuen egoera politiko berria ez dela oraindik iritsi, eta presoek zein haien senideek sufritzen jarraitzen dutela salatu du. Hala, presoen urrunketa bukatzeko eskaera egin du Etxeratek, baita larri gaixorik dauden presoak askatzeko, gradu aldaketa bideratzeko eta zigorrak batzeko ere. Espetxe politika "estatu politika" dela deritzo elkarteak, eta, beraz, aldatzeko erabakia ere, eskubideen inguruan legedia betetzeko, politikoa izan behar dela. Indar politikoei, erakundeei, Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Parlamentuari "bide berri eta zail honetan aurrera egiteko sendotasuna" eskatu "eta gizarte zibilaren lana babestea" exijitu die. Eta gaineratu du ez dutela inolako mendekurik nahi, gertatua ez errepikatzeko bermea, baizik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak