33. Lilatoia Donostian

2023-03-05
Irutxulo.hitza.eus | Lilatoiaren 33. edizioa egin da Donostian, eta inoizko jendetsuena izan da. 6.000 emakumek hartu dute parte, iaz baino 1.000 gehiagok. Goizean goizetik sekulako giroa izan da Donostian, lasterketa hasi aurretik korrikalariek zumba beroketa saioa egiteko aukera izan baitute Bulebarrean. Azkenean, Nerea Egia Larrinaga izan da helmugara iritsi den lehenengo emakumea, eta 17 minutu eta 45 segundo behar izan ditu bost kilometroko ibilbidea osatzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak