Zientzialari 40 - Gorka Azkune:"Gizakiak egiten dituen ataza adimentsuak makinek egitea da helburua"

2015-12-14
Adimen artifiziala gizakion adimena makinetan kopiatzeko saiakera da. Zer lortu da orain arte? Noraino iristea espero da? Zeintzuk dira esparru honetan dauden zalantza etiko nagusiak? Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikerlaria gai honetan aditua da. Ikus itzazu bere erantzunak gaurko bideoan. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko euskarazko informazio gehiago topa dezakezu zientziakaiera.eus orrialdean.