Urdiain: San Joan 2021 Kantaita

2021-07-01
San Joan kantaita abestu eta dantzatu digute Urdiaingo neska gazteek. Pandemiaren eta euriaren ondorioz ezin izan dira gauzak ohi bezala egin, baina, frontoian emanaldia egin ondoren, Dantzanentzat propio kantatu eta abestu dute elizako aurkupeetan. San Joan bezperan San Joan ermitan egiten dute saioa, baina aurten herriko elizatik atera eta meza ondorenean plazan egitekoak ziren, surik gabe. Euria goian behean, azkenean, kiroldegian dantzatu dira. Zaparradaren soinuak estali du neskatxen kantaita eta ea abestuko al diguten berriro eskatu diegu. Horixe baietz! Abestu eta dantzatuko digutela. Ea eliza ataria leku egokia iruditzen zaigun, eta ederra pribilegioa! Erdi ezkutuan, ikuslerik gabe... oilo ipurdia jarri zaigu. Besteak beste Resurrección Maria de Azkuek, Francisco Arraras eta Jose Maria Satrustegik bildu zituzten Urdaiaingo San Juan Kantaitaren hitzak, eta azken honek jasotako aldaera da ondokoa: San Juanen Kantaita Egu bai egun honek San Juan diruri Ez da San Juan bañan hala alunbra bedi. Guazen San Juanera gaur arratsian Etorriko gerala biar goizian. Guazen San Juanera berduratara Berduratara eta han egotera. Juan nintzan Fraintziara etorri maiatzian Zalditxo urdinian astuaren gainian. San Juango iturriaren ondotik Zazpi iturri urre kainuetatik, Zortzigarrena metal zurietatik Zortzigarrena metal zurietatik. San Juango iturrien dago ura berde Amurraitxo freskuak hantxen dirade, Lernizko eskuak eta gero musua San Juango iturriaren freskua! Jesukristoren lengusua da Aita San Juan Bautista, Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza! Andra mutur maketsa Aingeruak dantzan dabiltza, Dabiltza baia dabiltza San Juanen pozian dabiltza. San Juan garagarrilian Denbora galantian! Maizik eta garik ez dagonian etxian! Orain arte belar hemendik aurrera gari! Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Urdiain, San Juan Kantaita, Urdiain, 2021-06-23.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak