Izaskun Landaida Larizgoitiaren hitzaldia

2019-01-16
Emakunderen parte hartzea izan duen Nazio Batuen “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala” izeneko programaren itxiera ekitaldian Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakundeko zuzendariak botatako hitzaldia. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak mundu mailan emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Lehendakaritza, 2019ko urtarrilaren 9a. Ekitaldiko beste hitzaldi batzuk: - María Teresa Bejarano (UNFPA): https://youtu.be/eFo71jQKxMc (Gazteleraz) - Caroline Meenagh (UN Women): https://youtu.be/L035nvO0f30 (Ingelesez) - Iñigo Urkullu Rentería, lehendakari: https://youtu.be/Gcr7Cr7YVOk Bideoa: Irekia (Eusko Jaurlaritza): https://goo.gl/zAE2yG CC-BY-3.0 ES lizentziapean zabaldua: https://goo.gl/ZLv1LZ * * * * * "Lehendakariak berretsi du genero indarkeriaren desagerrarazteko lana lehentasuna dela Euskadirentzat eta emandako pausoek atzera bueltarik ez dutela gogoratu du" (Emakunde Aldizkaria) Emakundek Nazio Batuetako zenbait agentziekin batera indarkeria jasan duten emakumeak artatzeko programa batean parte hartu du eta itxiera ekitaldian izan da Lehendakaria. Nazio Batuak Emakumeak eta Nazio Batuetako Populazio Fondoaren (UNFPA) bitartez, Euskadik genero indarkeriaren alorrean egindako lanak nazioarteko onespena jaso du. Argibide gehiago: https://goo.gl/mt3zHK Biktimak artatzeko gitxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programaren inguruko argibide gehiago: https://goo.gl/uV3bL8 Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) kolaborazio lan bat burutzen ari da Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan, eta haren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Programa hau Bilbon aurkeztu zen iragan urriaren 26an Iñigo Urkullu Lehendakariaren presentziarekin. Emakunde parte hartzen ari den nazioarteko programa horrek Euskadiren berdintasun-politikak aitortzen dituela gogoratu zuen orduan Lehendakariak. ONUk hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Programa honetako lehen fasean adostu diren estandarrak etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da hurrengo helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak