6.- Errespetu falta al da euskaraz ez dakienari euskaraz egitea? - HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOA

2022-04-26
Marian Galarraga - Euskaraldia Lurraldeko berezko hizkuntzan hitz egitea naturala da, ez da errespetu falta. Euskaldunok euskaraz egingo diegu lehen hitza ezezagunei, eta, solaskideak euskaraz ez badaki, elkar ulertzeko modua aurkitu beharko dugu. Aukera bat izango da hizkuntza aldatzea, baina garbi utzita euskaldunok ere ahalegin bat egiten ari garela. Elkar ulertzen badugu, berriz, bakoitzak aukeratutako hizkuntzan egin dezakegu; adibidez, batek euskaraz eta besteak gaztelaniaz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak