Mintzalagunak. Sare bat inguruan, bidelagunak alboan

2017-10-26
Euskal Herrian 6.000 lagun inguruk dihardute 1.200 mintzalagun taldetan banatuta. Debagoienean 200dik gora lagun dira. Goiena Komunikazio Taldeak garrantzia ematen dio mintzalagun egitasmoari eta aurten ekimen horretara bideratu du bazkide bakoitzaren kuotako euro bat. Horrekin batera erreportaje berezi bat egiteko erabakia hartu zuen. Ordu erdi inguruko erreportajea da eta 'Mintzalagunak. Sare bat inguruan. Bidelagunak alboan' du izenburua. Debagoieneko bederatzi lagunen esperientzia pertsonalak jasotzen ditu. Horiei gehitzen zaie Topaguneko mintzapraktikako eragile Arrate Illaro. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak. Hori bakarrik ez; euskal hiztunek ere jasotzen dute ekimen horretatik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak