Altsasuko liskarra terrorismoa izan zela berretsi du fiskaltzak

2018-06-14
Altsasuko gazte auzipetuen aurkako sententzia salatzeko manifestaziorako bi egun baino geratzen ez direnean, jakin dugu Espainiako Fiskaltzak eutsi egiten diola terrorismo delituari. Hargatik, errekurtsoa jarri du sententziaren aurka, argudiatuta Altsasuko gazteak ezker abertzale erradikalean antolatuta zeudela. Eta eutsi egin die 12,5 eta 62 urte arteko espetxe zigor eskaerei ere. Besteak beste, jarrera hori salatu eta justizia eskatuko dute larunbatean Iruñean egingo duten manifestazioan. Hain justu, Nafarroako Gobernuko hainbat alderdiren babesa jaso du deialdiak. Ba gobernuko oposizioak Uxue Barkos lehendakariari galdera egin dio, manifestazioarekiko Foru Gobernuak duen jarreraz. Eta Barkosek argi erantzun dio auzian proportzionaltasun falta nabarmena dela, eta nafar gizartearen nahia babestuko duela gobernuak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak