Bertatik Bertara: gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa

2020-06-10
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta 70 udalek "“gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko abiaraziko duten Bertatik Bertara kanpaina iragartzeko bideoa. 2020ko udaren atarian hasiko da kanpaina, eta udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da. Udaren atarian ekingo dio bideari, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduz, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak