Iruñeko ferietan (Kapare taldea)

2018-04-19
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music IRUÑEKO FERIETAN (J. Oxalde Etxezuri. Bidarrai) 1/Iruñeko ferietan iragan Sanferminetan ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan merkatu eder bat zautan, zaudelarik bi lerrotan. ♪♪♪♪♪♪ 2/Bat zen pikarta-xuria: hartan bota dut begia. Andaluz batek egin daut bi untz-urreren galdia. Eskain orduko erdia, -Hartzak, hire duk zaldia. ♪♪♪♪♪♪ 3/Han nintzen harrapatua, aginduaz dolutua; urruntzeko izan banu hirur arditen lekua gizonez inguratua, iduri preso hartua. ♪♪♪♪♪♪ 4/Zeruko Jainko Jaun ona Zer ekarri nau ni hona? Andaluz bat zazpi urtez presondegian egona, Laburzki mintzo zautana: -Konda niri hitzemana. ♪♪♪♪♪♪ 5/-Jauna, nahi dut pagatu, bainan lehenik miatu. -Zaldiaren miatzeko denborarikan ez duzu, lehenik soma kondazazu, gero miaturen duzu. ♪♪♪♪♪♪ 6/Iruñeko ferietan iragan Sanferminetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak