[#LehenikHerriaPodcasta] Kapitalismo berdearen pitzadurak

2021-11-09
Azken astean zehar nazioarteko hainbat herrialdetako buruak Glasgow COP26 gailurrean bildu dira, larrialdi klimatikoaren aurrean erabakiak hartzeko. Baina, nora doaz gailurreko erabakiak? Nola aldatuko ditu herritarron bizitzak? Zer kontraesan ditu bilkura horrek? Egiturazko arazoari errotik eutsi behar zaio, baina erroa non dagoen ere bada hizpide. Trantsizio ekologikoa herritarron mesederakoa izan dadin ezinbestekoa izango da merkatuan esku-hartzea, Euskal Herritik Euskal Herrirako beharretara egokituta. Ainhoa Intxaurrandieta eta Jokin Bergara militante ekologistak ekarri ditugu #LehenikHerria podcastera, korapiloak askatu asmoz. #LehenikHerria
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak