'Zaborrezko munstroa' kantua, "Zaldibar Argitu!" eskatzeko

2020-04-05
Zaldibar Argitu plataformatik helarazi diguten bideoa. Apirilak 6an bi hilabate beteko dira istripua gertatu zenetik eta herritarrei dei egin diete balkoietan kanta jartzeko burrundadaren ostean. Musika: Miren Narbaiza eta Kokeinen eskutik, hitzak: Txakur Gorria; ahotsa: Zaloa (Kokein), Malen (Txakur Gorria), Miren (Mice), Aitor (Su Ta Gar) eta Maite (Mursego). Koroak; David Karba eta Jokin Bergara. Kantuaren hitzak jarraian: Zaborrezko munstroak oka egin digu, gauak dira suzkoak gezurra ari du. Nondik dator usaina? Zenbat hitz karratu… Ez da arriskurik baina, leihoak zarratu. Herriak erantzunak, erantzukizunak behar ditu Zaldibar argitu! Gorbata mugimendu aberats poseak, miseria sortzen du botere goseak. Sortu dugun pozoia datorkigu bueltan, ez da kabitzen lohia alfonbra azpietan. Herriak Joaquin, Alberto gertuko, etxeko behar ditu Zaldibar argitu! Bizitza omen zen handiena baina agian ez guztiena. Herriak erantzunak, erantzukizunak, Joaquin, Alberto gertuko, etxeko behar ditu Zaldibar argitu!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak