#SALTOetorkizunera: amets eta ideia handiak ditugu

2020-02-10
Atarrabian euskara etorkizunera eramateko eztabaida prozesuan amets handiak diseinatu ditugu bigarren saioan. #SALTOetorkizunera egiteko berriz ere parte harzte oparoa izan da eta energia ugari bildu dugu. Mila esker etorri zareten guztioi. Internet bidez zabaltzeko bideoak, Atarrabiako pastorala, kirol espazioak euskalduntzea, euskaldunontzako euskarazko espazioak sortzea, sentsibilizazioa, ahalduntzea, erabilera, espazioak eta instituzioak... Hirugarren saioan ametsak bete daitezen nola antolatu behar garen eztabaidatuko dugu, Otsailaren 15ean, larunbatarekin, 10:00etan Atarrabiako Kultur Etxean. ZATOZ!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak