Aldarrikapena eta jai giroa uztartu dira Altsasuko Ospa Egunean

2018-09-01
Goizean, plazan egindako mosaikoaren ondoren, trikipoteoa abiatu da herriko kaleetatik Zumalakarregi plazako bazkariraino. 400 pertsona inguru bildu dira bertan. Arratsaldean, 3.000 bat lagunek parte hartu dute Momotxorroek eta Mainamikirriek ireki duten kalejiran. Bukaera ekitaldian, honelako egun bat ospetzearen garrantzia azpimarratu dute: "Alde Hemendik aldarrikatzea behar-beharrezkoa da. Guardia Zibilak milaka euskal herritar atxilotu, torturatu, kartzelaratu eta erail dituelako. Herri oso bat jazartu eta gure aberria militarki okupatu duelako". Deia luzatu diote eszenatokitik Euskal Herriari indar errepresiboen eta errepresio beraren aurrean antolatzeko.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak