2019 -Euskararen Jatorria-2.5 -Paul Arrieta: Iruña-Veleiako ostrakak

2019-06-10
Iruña-Veleiako grafitoak inguruko indusketetako eta garai bereko grafitoekiko antzekotasun bitxien berri emango digu Paulo Arrietak. Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Horretara bultzatu duten faktore asko dago, hala nola interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berriak egotea, ikerle gehiago gai honetan aritzea, Iruña-Veleia. Azken hau adibidez, mugarria izan da grafitoak datatzeko arkeometriari ez zaiolako aukerarik eman eta indusketako eremu batzuk hiru aldiz hondeamakinez suntsitu dituztelako. Zergatik? Bada orain arte irakatsi den euskal filologian hutsune handiak daudela erakutsiko luketelako. Horrek jatorriaren ikerketa beste bideetatik eraman behar dela argi erakutsi digu.Horrela, berriz ere, begirada atzera eraman dugu eta orain arte euskeraren ikerketan aritu diren lanak ezagutu behar direla ikusten dugu. Akatsak akats Larramendik, Hervasek, Humboldtek eta guztira 21 ikerlek egindako lanak ezagutzeko ordua da. Izan ere, bakoitzaren baliabideak eta garaia kontuan hartuta, gure hizkuntzari ekarpen interesgarriak egin zituztela konturatzen ari gara. Horregatik arratsaldean omenaldi xumea egingo diegu Lamera parkean, orain arte ahaztuta egon diren 21 ikerle hauei. Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Adibidez, Pariseko unibertsitate batek Hector Iglesiasen Iruña-Veleiari buruzko liburua argitaratu du. Edo L’Harmattan argitaletxe famatuak Eñaut Etxamendi, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisen L´0rigine de la lengua basque liburua plazaratu du. Argitaletxe horrek liburu bat argitaratzea tesi bat egitea bezainbeste garrantzia du frantziar estatuan. Hegoaldean gai horri buruz egile askoren liburuak ere argitaratu dira: Josu Naberan, Javier Goitiaren 20 liburu (ADN eta arlokako hiztegi etimologikoak), Felix Zubiagaren beste 20 liburu, Kapanagaren berredizioa, Antonio Mendizabal, Jose Mari Ugalde, Jesus Zugatzaga, Jon Goitia interneten, Miguel Garai, Jon Nikolas, Mikel Urkola… Gainera, Pamielak gainerako argitaletxeetan orain arte ikusi ez den jarrera irekia erakutsi eta Elexpururen bi liburu (Sardiniako toponimiaz eta Iruña-Veleiaz), Eduardo Aznarren Errioxako euskerari buruzko  bi liburu eta Juan Miguel Munarrizen Euskararen genesia plazaratu ditu. Horiek guztiek gai honetan sakontzeko inoiz baino aukera gehiago dugula erakutsi digute. Apurka-apurka aire berriak datoz euskeraren jatorriaren langintzara. Hori bultzatu duten faktore asko dago, hala nola Interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berri oso onak egotea, ikerle gehiago gai honetan aritzea eta Iruña-Veleia. Azken gai hori, adibidez, euskeraren jatorriaren ikerketan mugarria izan da, grafitoak datatzeko arkeometriari ez zaiolako aukerarik eman nahi izan. Zergatik? Ba orain arte irakatsi den euskal filologian hutsune handiak omen daudelako. Grafitoak egiazkoak ziren ala ez zalantzarik bazegoen datatzea aski zen. Baina horren ordez eta antzekorik agertu ez zedin, hondeamakina 3 aldiz sartu dute indusketan eta orain, Eliseo Gil eta Oskar Escribano espetxera sartzeko prest daude. Euskal filologia, historia eta arkeologia ofizialak, dataziorik eta froga zientifikorik gabe, errugabe bi espetxeratuko ditu? Noraino heldu gara? Iruña-Veleiak euskeraren jatorriaren ikerketa beste bide batzuetatatik eraman behar dela erakutsi digu. Horrela, berriz ere, begirada atzera eraman dugu eta orain arte euskeraren ikerketan aritu diren lanak ezagutu behar direla ikusten dugu. Akatsak akats, Larramendik, Hervasek, Humboldtek eta guztira 21 ikerlek egindako lanak ezagutzeko ordua da. Izan ere, bakoitzaren baliabideak eta garaia kontuan hartuta, eta baztertu beharrekoak kendu ondoren, gure hizkuntzari ekarpen interesgarriak egin zizkiotela konturatu gara. Etxabe eta Pozari esker, iberiar penintsulan euskal toponimo asko dagoela jakin izan genuen: Uria, Iria, Urbi, Atekoa…. eta batzuk oso ezagunak: Granada=Iliberri, Guadalajara=Arriaka… Larramendik Euskal Herriaren lehenengo aldarrikapena egin zuen subjektu politiko gisa; Gipuzkoako historia, foru, gizarte, kultura… aztertu zituen; Hernaniko burdinola edo aingurasutegien hondamenditik atera zituen eta lehenengo kooperatiba sortu zuen bere iloba emakumea bertako arduradun ipiniz. Eta, jakina, bere bizitzako lanik nagusiena euskera izan zen, bere garaira eguneratu zuelako gramatikarekin eta hiztegi hirukoitzarekin, euskeraren galbidean inflexio ikaragarria ekarri zutenak. Tamalez, apologista, garbizalea eta neologista zela esanda, askok bere ekarpenak baztertzen dituzte baina Xabier Kintanak, proportzioz, neologismo gehiago sartu zituen “Hiztegi modernoan”, baita Euskaltermek ere, hiztegiak gaur egungo terminologiara egokitzean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak