Pandemiaren soinu banda

2021-09-29
Zeinen arraroak pandemia garaiko kontzertuak: aulkian eserita, bereizita, musukoa jantzita, edaririk ez eskuan… Arraroak bai, baina gutxienez itzuli dira aurrez aurreko zuzeneko musika saioak. Streaming bidezko emanaldiei esker eramangarriagoa izan da etxealdia. Musikariek izugarrizko ahalegina egin zuten, dohainik gainera, guri musika eskaintzeko. Kontzertuak, bideoklipak, elkarrizketak… denetik ikusi eta entzun dugu. Ibil Bedi eta Chill Mafia Iruñerriko taldeek izugarrizko arrakasta lortu dute azken hilabeteetan, eta beren sentsazio eta bizipenei buruz galdetu die Reyes Ilintxeta kazetariak. Adrian Alegriak beste musika mundu batez hitz egin digu: DJ munduaz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak