Busturian hazten eta ikasten

2020-10-30
Ibili biziegiko gure mundu honetan, atzera begiratu eta herria beste ikuspegi batez arakatzerakoan, baretasun zirrara nasaigarria hartuko dogu. Itsas-gaintxoko herri txukun honi begira, makina bat burutazino etorriko jaku gogoramenera: ume gineneko olgetak, eskolako maixu-maistrak, auzoetako bizikerak... Urteen joanean, Busturiak itxuraldaketa gogorra jasan badau be, herriak ez dau galdu dotoretasunik eta jatortasunik. Bihotz zabaleko herritar atseginak dira busturiarrak, itsasoko kresalak eta basoko garoak landutakoak. Orain gure umetarora joan-etorri bat egingo dogu, herritarren eskutik, gure ikastetxeak eta auzo-eskolak atxakia hartuta; izan be, Busturia aberatsa izan da eskola kontuetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak