KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntza II. Beka

2023-04-20
Informazio gehiagorako: https://www.korrika.eus/eu/korrika-kulturala/beka Zabaldu da KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia. Oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2023ko urriaren 31rako aurkeztu beharko da, beranduenez. Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. KORRIKAko Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera, hain zuzen. Irudiak: @HamaikaTB
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak