apustu etxerik ez! - Adin txikikoak apustu etxean

2019-02-14
Bideo honetan 16 urteko gazte bat RETA enpresak Balentina Agirre plazan ireki duen apustu etxean jokatzen ikus daiteke. Gure herrian apustu etxe baten irekierak izan ditzaken eraginak hasieratik kezkatu gintuen. Gazte perspektiba batetik begiratuta, gero eta gehiago dira apustuak egiten dituzten gazteak, horrelako lokaletan zein sarean, eta horren ondorioz, baita mendekotasuna garatzen dutenak ere. Arazoa, ordea, egiturakoa izanik jakitun gara ez dela gazteriaren lan lerroa soilik. Lokal hauek langile auzoetan irekitzea ez da kasualitate hutsa, gazte prekarioak “diru erraza”ren amuan erortzea nahi dute, miseriatik alde egiteko beharrean, oraindik eta zurrunbilo handiagoan itotzera eramanaz. Jende apalaren bizkarrean aberasten dira lokal hauen jabeak eta honek hausnartzera zein mobilizazioetan parte aktibo izatera eraman gaitu. Aurkezten dugun ikus-entzunezkoaren asmoa ez da adin txikikoen erabakitzeko gaitasuna ezbaian jartzea eta ez dugu pentsatzen arazoa legea ez betetzean dagoenik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dauka apustu etxeen inguruko legeak egiteko ahalmena, eta horrek ahalbidetu du gure herrian lokal hau arazorik gabe irekitzea. Gainera, azken hilabeteetan izan diren hitzaldi ezberdinetan ikusi ahal izan dugu gai honen inguruan zabaltzen den ustel usaina. Apustu etxearen irekiera legezkoa dela azpimarratzea izan da, ordea, lokal honen atzean daudenen argudio nagusia eta hau gezurtatzera gatoz. Apustu etxea itxi arte lanean jarraituko dugu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak