10. GEU BE BAGARA ITSASOA - Portuan lanean

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Itsasoko lanbideetan baldintzak oso gogorrak dira: zapatu-domeketan lan egin behar, ez dago oporretarako ez baja hartzeko eskubiderik, ez dago ordutegi finkorik… Horren ondorioz gaitza da etxekoen bizimoduarekin bat egitea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak