URRUÑA EKITALDIA, BATERA! ABERRI EGUNA 2022

2022-04-16
ABADIAko ADIERAZPENA Urruñan, 2022ko apirilaren 16an ospatutako ekitaldia eta adierazpena. Mundua zeharkatuko duen 24 orduko Aberri Eguna ospatzeko deia egin dio BATERAk euskal komunitate globalari. Aberri Egunaren atarian, Abadiako adierazpena irakurri dute Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala bilduta eta keinu bateratua egiteko hiru ereserkiak aurkeztu dituzte. Euskal ikurrak atera eta ereserkiak abestuz KEINU bateratuan parte hartzeko gonbidapena luzatu du ekimen hiritarrak. Ereserkiak, hiru izango dira: “Ikusi mendizaleak” diasporaren eskutik, “Txoriak Txori” Amaiurren bertako abesbatzarekin mendeurrenagatik eta “Gernikako Arbola” musikari ezagunekin. Aurreko bi urteetan ez bezala, «garai berri batera urratsa emateko baldintzetan» ospatzeko modua ikusten dute deitzaileek, eta mugarri bat izan daitekeela uste dute. Gogoratu dute aurten 90 urte beteko direla Bilbon lehen Aberri Eguna ospatu zenetik, eta azpimarratu dute Aberri Egunak gaitasuna duela euskal komunitatea elkartzeko eta hari balioa emateko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak