#SaltoEtorkizunera: Urtarrilak 18an energia bildu eta salto egin dugu!
2020-01-27
Euskara etorkizunera eramateko Atarrabiako prozesu parte hartzailea arrakastaz abiatu genuen Urtarrilaren 18an. Parte hartzea ikaragarria izan zen eta etorri zineten guztioi zorionak ematea besterik ez dugu egin behar. Zuen energiarekin, ideiekin, motibazioarekin, ilusioarekin eta bultzadarekin euskara etorkizunera eramateko jauzia abiatu dugu.
Lehen saioan AMIA edo diagnostikoa osatu genuen eta hurrengoan Atarrabiako euskal komunitatearen erronkak finkatuko ditugu.
Zatoz Otsailaren 1ean, 10:00etan Atarrabiako Kultur Etxera.