KALEKA 2019 BIDEO LABURPENA

2019-08-05
KALEKAK 20.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO BATU DITU BERE 30. URTEURRENEAN Jaialdiaren 30. edizioak arrakasta izan du erakarri duen jendetza kopurua handiagatik eta lau egunetan izandako eguraldi onak KALEKAko jarduera guztiak normaltasun osoz garatzea ahalbidetu du Lau egunetan zehar, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak 21 ekintza burutu ditu, Lekeitioko gune publiko eta esanguratsuak hartu dituzten, kale arteetako lan anitzez gozatzeko aukera izan duten ikusleen parte hartze handia izanez. Jaialdiko programazio ofiziala Murmuyo, Sincronacidas eta La Nordika bezalako konpainien clown eta zirku lanez osatuta egon da. Gainera, Chiara Marchese eta Lŏkkeren ikuskizun koreografikoak, Zero en Conductaren keinu antzerkia edota 7 Bubblesen burbuila jokoez gozatzeko aukera izan dugu. Modu berean, Zanguangok errealitatearen haien kontaketarekin barre algarak eragin zizkigun, Cía ytuquepintasen istorioak hunkitu egin gintuen eta Lekittoko Deabruakek herriko kaleak su eta argiz bete zituen jai pirotekniko erraldoi batekin. Ez dugu ahaztu behar jaialdiaren aurkezpen egunean parte hartu zuen Shakti Olaizolaren musika eta akrobazia lana. Sormen arloan KALEKA Scratch sekzioak eskaintzen duen lan espazioak sendotzen jarraitzen du eta aurten garapenean dauden 5 lan ikusi ahal izan ditugu bere barnean. Bertan, bizitzak emandako zaplastakoei aurre egiten dion Cie Dé-Chaînéeren pieza, Cia Es Circen sinpletasun eta inprobisazioa, LaBuena Compañíaren norbanakoen akzio eta erreakzioak, Compañía La Intrépidaren lan komikoa eta Lŏkkeren performance ibiltaria ikusteko aukera izan genuen. Esperimentazio espazioen estreinaldiak harrera oso ona izan du ikusleen aldetik. Alde batetik, Truca Rec kolektiboa izan zen KALEKA EGIN gunea estreinatzearen arduraduna. STAMPA izeneko proposamenarekin, stencil teknikaren bidez ehunezko poltsa eta motxilak jaialdiko irudien diseinuekin pertsonalizatzeko gunea sortu zen. Bestalde, Createctura kolektiboak KAIRÓS [gune doia] espazioa estreinatu zuen, 10 hilabete eta 5 urte bitartekoentzat bideratutako joko eta esperientzia onuragarriez hornitzeko gunea eskainiz, PAISAJES DE JUEGO instalakuntzarekin. Bi espazioak jaialdiko egun guztietako goiz eta arratsaldeetan egon ziren irekita, non milaka ume, gazte eta gurasoa izan ziren. Aurten ere azpimarratzekoa da herriko kultur elkarteekin egindako kolaborazioek KALEKAren garapenean indar handia hartzen ari direla. Aurtengo edizioan, berriz ere Lekeitioko ehundaka ume izan dira Arropaineko Arragua sorkuntza espaziora hurbildu direnak, Ulua(k) Teatroaren clown eta txotxongilo ikuskizunaz gozatzeko eta baita konpainia berberaren maskara sorkuntza tailerrarekin ere. Modu berean, jaialdiaren aurreko egunetan, espazioaren esku-hartze eta elementuen sorkuntza eta parte-hartzea bultzatu zituzten tailerrak egin ziren, udako kanpamendu eta tokiko hezkuntza zentroekin elkarlanean, gero jaialdiaren guneetan erabili ziren materialak sortuz. Malekoia Txiringitoak aurten ere jaialdian parte hartu zuen, Isuntza hondartzan kokatuta, Winston Koperland y Urko Notredameen clown eta magia ikuskizuna eskainiz. Lekeitioko plaza ere esperimentazio espazio bihurtu zen, 500 pertsona baino gehiago erakarri zituen 7 Bubbles konpainiaren xaboi eta burbuilen gunea sortu eta KALEKAren uztaileko hitzorduari agur esanez. Guztira 19 konpainia eta kolektibok parte hartu dute jaialdian, ikusleen partaidetza handia jasoz. Hortaz, aurtengo jaialdiaren egitarau nagusiak bere ateak ixten ditu, baina KALEKAk ez du agur esaten, are gehiago, jaialditik haratago doa, izan ere KALEKAz Blai sekzioak, jaialdiaren ekintza-markoaren barruan sustatzen diren jarduerak, urtean zehar testuinguru lokalean jarraipena edukitzea bultzatzen jarraituko du. Gainera, KALEKA bere hurrengo edizioa prestatzen hasiko da, arrazoi hori dela eta, hilabete gutxi batzuen buruan Sekzio Ofizialean eta Scratch-en parte hartzeko deialdia irekiko da, bertan egon nahi duten konpainia eta kolektiboek haien proposamenak bidali ditzaten.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak