Paisaia baten lehen haziak

2020-12-05
www.berria.eus | 1990eko abenduaren 6ko goizean iritsi zen euskarazko egunkari nazionalaren lehen alea irakurleengana. Gaur bete dira 30 urte, eta BERRIAk erreportaje eta elkarrizketa sorta bat argitaratu du urteurrena oroitzeko. Irudiz ere landu du urteurrena, eta garai hartan lehen zenbakiaren edizioan lan egin zuten hamar lagunekin hitz egin du: Pantxike Agirrerekin, Jose Luis Aizpuruarekin, Eba Arratibelekin, Maite Arregirekin, Jon Barandiaranekin, Josu Landarekin, Maixa Olanorekin, Ana Unanuerekin, IƱaki Uriarekin eta Bea Zabalondorekin, hain zuzen ere. Lehen zenbaki hura nola sortu zen gogoratu dute, eta bizipen zein anekdota bitxiak kontatu dituzte.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak