Sondikako historia 5: Aireportua

2019-06-24
Aireportua izan da, zalantza barik, XX. mendean Bizkaian egin dan azpiegiturarik garrantzitsuenetarikoa. Egitasmoa sortu zanean udalerri bat baino gehiago aurkeztu zan arren, agintariek Sondika aukeratu eben eta horregatik da ezaguna mundu zabalean. Ezin da ukatu aireportuak asko emon deutsala herriari, baina emon deutson beste edo gehiago kendu be bai. Aireportua egiteko herriaren izaera goitik behera aldatu zan. Sondikako bihotza, Elexalde auzoa erabat lurperatu zan: eleiza, udaletxea, eskolak, baserriakā€¦ danak galdu ziran. Sondikari nekaldi gogorra jasatea tokau jakon. Aireportua egiteko lanak 1939an hasi ziran. Herriko jenteagaz batera Larrondon preso egozanak be hor ibili ziran, batailoi desbardinetako 1.500 presotik gora. Carlos Haya aireportua 1948an zabaldu zan. Hasieran Aviaco konpainiako Bilbo eta Madril arteko hegaldiak baino ez egozan; eta astean Bristol izeneko hegazkin pare bat baino ez ziran lurreratzen. Aireportua eten barik hazten joan da fase desbardinetan. Mende amaieran bidaiarien kopuruak gora egin eban nabarmen eta derrigorra zan terminal barria egitea. Oraingo honetan Loiuko udalerrian egin zan La Paloma moduan ezagutzen dogun eraikina. Santiago Calatrava arkitektoak diseinau eban eta 2000. urtean inaugurau zan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak