'Izan Iñurri' bertso musikatuak. Elenita Guineari omenaldia

2022-08-18
Irutxulo.hitza.eus | Minbizia tabu handi bat da gure gizartean, eta tabu hori desagerrarazteko lanean dabil minbizia duten hainbat emakumek osatutako Iñurri elkarte feminista, 'Izan Iñurri' lelopean. 2022ko Aste Nagusi Pirataren barruan, minbiziaren tabua desagerrarazteko bertso saio musikatua antolatu dute Trinitate plazan. Amaieran, Iñurri elkarteko kide, bertso saioaren antolatzaile eta Ikatz kaleko Aurresku taberko arduradun Elenita Guineari eskaini dizkiote bertsoak, bere urtebetetzea izan delako gaur, abuztuaren 18a. Ane Labaka, Alaia Martin, Ohiana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariek hartu dute parte, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariekin eta Amaia Agirre gai jartzailearekin batera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak