LABek PSNren euskarafobia salatu du eta euskararen inguruko dekretu berria aldarrikatu du
2021-10-15
Bi urte baino gehiago igaro dira Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren zenbait artikulu epai bidez baliogabetu zituztenetik; dekretu hura aurreko gobernuak egin zuen. Baliogabetutako artikuluak, funtsean, komunikazio, abisu eta errotulazioetan elebitasuna arautzen dutenak dira, bai eta eremu mistoko, eremu ez-euskalduneko eta zerbitzu zentraletako lanpostuetarako lehiaketa-oposizioetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzea ere.
Geroztik, PSNk euskararen normalizazioaren aurkako urratsak eman dituela salatu du LAB sindikatuak.